XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alemaniako legerian, sozietate nagusiak ezin du bere eragin hori erabili menpeko sozietatea berarentzat kaltegarria den erabakirik hartzen derrigortzeko. Hala ere, sorturiko kalteak urtebete baten barruan konpentsatzen badira, debeku hori gainditu egiten da (AktGren 311. art.).

Honen ondorioz, menpeko sozietatearen zuzendaritzak menpekotasun-txostena bete behar du urtero, elkarturiko sozietateen arteko transakzioen eta sozietate nagusiaren aginduz emandako urrats guztien berri emanez (312. art.).

Hala ere, de faktoko taldeei buruz Alemanian dagoen legeria zalantzan jarri du doktrinak behin eta berriz.

Batzuen ustez, de faktoko harremanak ezin du menpekotasun osora eraman. Beraz, ez dago benetako de faktoko talderik.

Alderantziz, beste batzuen ustez:

a) Eragin kaltegarria, printzipioz, posiblea da.

b) Sortzen den arazo bakarra hauxe da: sozietatearen aktiboak eta etekinak errespetatu beharra.

c) Irizpide funtsezkoena taldearen kudeaketa eraginkorra da.

Gaur egun, Alemaniako autore gehienen ustez, ondokoa uste da, alegia, kontraturik gabe, sozietate bat Taldearen barruan de factoko menpekotasunaren bidez sartzea guztiz mugatua dela:

a) Sorturiko kalteak neurtuak eta konpentsatuak izan behar dira.

b) Beraz, elkarketa arinak (loose groupings) baino ez dira bideragarriak horrela.

c) Taldearen gainean zentralizaturiko agintea ez da posiblea.

d) Beraz, menpeko sozietatearen interesak dira irizpide garaile edo funtsezkoenak.

Hala ere, hori guztia legeriaren testuaren arabera dagoena da. Izatez, oso zaila da de faktoko eragina arau hauen bidez mugatzea:

a) Gehienetan, erabaki zehatzen ondorioz sorturiko kalteak zehaztea ez da erraza.

b) Gutxiengoan dauden akziodunek (benetako interesdunak) informaziorako duten eskubidea ez da ziurtatzen.